XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, datu esperimentaletan oinarriturik ere Cauchyren ekuazioak lortzen ziren.

Kasu honetan argi gelditzen da zientzia egiteko eran frantsesen eta ingelesen arteko desberdintasuna, hau da, esperimentuak adierazteko legeak lortu nahian, Navier eta Cauchyk materiaren egituraz suposizio batzuetan oinarriturik dedukzioak egin zituzten, baina Green eta Stokes esperimentu-datu makroskopikoetan oinarritzen ziren.

Lan hori plazaratu ondoren eztabaida bizia piztu zen: zein ote zen teoria egokiena?

Navier-ena gorputz isotropoetan konstante batekin eta anisotropoetan hamabostekin, ala Cauchy eta Stokes-ena isotropoentzat bi konstanterekin eta anisotropoentzat hogeita batekin?

1887an Voig-ek konstante gehieneko ereduak errealitatetik hurbilago daudela frogatu zuen eta materialen egiturari buruzko teoria modernoenak ere honen alde daude.

Mende horretan zehar problema berezi asko ikertu zen.

Gehienetan ingurune elastikoak ikertzeko arrazoia, inguru horiek ingeniaritzan erabiltzea zen.

Mende horretan zientzialari askok teoria berriak erabiliz ingeniaritzako hainbat problema ebazteari ekin zioten.

Cauchyk berak ere, 1829an prisma laukizuzen baten bihurdura ikertu zuen.

Nahiz eta ikerketako emaitza oker egon, garrantzi handikoa da, ebakidurak lau ez direla mantentzen ikusi baitzen.

Arlo horretan, hots, ingeniaritzako kasu berezien ikerketan, Saint-Venant agertzen da nagusi.

1855ean bihurdura aztertu zuen eta hurrengo urtean habeen makurdura.